gobernu-irekia

Gobernu irekia. Herritarren parte-hartzea helburu.

Orioko Udalak herritarren parte-hartzea bultzatu nahi du, oriotar guztiek aukera izan dezaten beren iritziak azaltzeko eta proposamen eta ekarpenak egiteko. Gobernu irekia nahi du Udalak, elkarrizketan, parte hartzean, gardentasunean eta komunikazioan oinarrituta.

Oriotarrek aukera izango dute, webgune honen bitartez, galderak, iradokizunak eta kexak aurkezteko. Udalak konpromisoa hartzen du herritarren kezkei erantzuteko:

  • Behar bezala identifikatuta planteatzen badira (Udalak ez die sinatu gabeko idatziei erantzungo).
  • Errespetuz eginak baldin badaude (Udalak ez ditu onartuko irainak eta deskalifikazioak).

RSS sarrerak

  • Kale Nagusia, 27

    Asteartea, 14 Maiatza 2013

    Asteak dira Kale Nagusia 27ko obrak geldirik daudela. Inguruko eraikinetako biztanleoi ez zaigu gustatzen grua erraldoi bat buru gainean dugula bizitzea. Zer gertatuko da lan horiekin? Bertan behera geratu badira grua hori kenduko al dute? Mila esker aldez aurretik.

    Gehiago irakurri...
  • Zubiak eraikitzeko

    Astelehena, 15 Apirila 2013

    Estreinatu berri dugun webgune berritu honi esker, herritarren ahotsa Udalera gerturatzeko ahalegina egingo dugu. Legealdia hasi zenetik, hainbat foro eta talde antolatu ditugu, arloka, gaiak landu e...

    Gehiago irakurri...
  • Arraunetxe

    Ostirala, 12 Apirila 2013

    Nik piragua bat daukat etxean. Posible izango al dut Arraunetxeren instalazioak erabiltzea nire piragua han uzteko? Arraunetxeko instalazioak (dutxak, aldagelak…) erabiltzeko aukerarik izango al dut?

    Gehiago irakurri...
  • Auzo-konposta

    Ostirala, 12 Apirila 2013

    Zertarako dira auzo-konpostarako guneak?

    Gehiago irakurri...
Zu hemen zaude: Hasiera